KIROLAK
Kirolak jolas edo lehiaketak helburu duten ekintzak dira. Talde kirola edo bakarkako kirola egin daiteke. KIROLAREN EZAUGARRIAK: -Kirol antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoa irabaztea da. -Bi kirolari mota nagusi: Amateurra(kirola gustukoa duelako egiten du) eta profesionala(dirua irabazteko egiten du). -Kirol batzuk praktikatzeko beharrezkoa da material egokia erabiltzea.(Adib: Futbola praktikatzeko, baloia) TALDEKO KIROLA: Taldeko kirola, taldekideekin egiten den kirola da. Batzuetan gustukoa duzulako egiten da eta besteetan jendearekin gehiago integratzeko ere. Ikaskideekin harremanak sortzeko , lagungarria izan daiteke taldeko kirola praktikatzea. Talde kirolak funtzionatzeko ezinbestekoak diren gauzaK: -Giro ona egotea -Denek ahalik eta oberen egiten saiatzea
Talde kiroletan , psikologikoki ez da egon behar oso prestatuta. Entrenatzailearen partetik, jokalariak adin txikikoak baldin badira, denek denbora berdina jokatzea, umeak minduta ez sentitzeko. Entrenatzailearekin ez da egoten hainbesteko harremana. Autoestimu arazoak dituzten haurrentzat bere taldeak lagundu egiten badu oso lagungarria izan daiteke taldeko kirola. BAKARKAKO KIROLA: Bakarrik egiten den kirola da. Gehienetan pertsona lotsatiak kirol mota hau aukeratzen dute. Oso meritu handia dute kirol hau praktikatzen duten pertsonek. Bakarkako kirolaren ondorioak hauek dira:
Autoestimu arazoak dituzten haurrentzat oso lagungarria izaten da bakarkako kirola ere. Entrenatzailearekin konfiantza asko izaten duzu eta entrenatzaileak asko laguntzen dizu. NIRE KIROLA: Nire kirola futbola da, astero 3 aldiz entrenatzen dut, Zarautzeko Kadete Primeran nago. 9 urtetatik nago Zarautzeko futbol taldean, eta nik kirol hau praktikatzen dut asko gustatzen zaidalako eta lagunekin egoten naizelako. Nire posizioa aurrelaria da. Gure taldean oso giro ona dago , denak oso ondo eramaten gara eta elkarren artean laguntzen gara. Nire ustez ondo aukeratu nuen, ez nahiz damutzen. Larunbatero futbol partidua dugu, orain kopan gaude eta nire ustez kopa irabaziko dugu. |
Hemen dugu Ondarroako arraun taldearen iragarki bat, Play offetako bi estropadak irabazi ditu Ondarroak Aresen aurretik.
http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hiru-erregeen-mahaia/osoa/4395322/arrasateurte-askotan-amestu-dugu-hau-euskadi-irratia/
Hemen berriz Zelanda Berria rugby taldearen (All Blacks) en iragarki bat dugu, Zelanda Berriaren eta Sudafrikaren arteko partida, Zelanda berriak irabazi du.
http://www.marca.com/rugby/2016/10/08/57f9301d46163fe7228b4627.html